Francisco Suárez
Francisco Suárez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Granada, 1548ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Lisboa, 1617ko irailaren 25a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania latina |
Irakaslea(k) | Martín Gutiérrez (en) Alonso Rodriguez (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, filosofoa, legelaria, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea Coimbrako Unibertsitatea |
Mugimendua | Salamancako Eskola |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Francisco Suárez, Doctor Eximius ere deitua (Granada, 1548ko urtarrilaren 5a - Lisboa, 1617ko irailaren 25a), espainiar filosofoa eta teologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide kanonikoko ikasketak egin zituen Salamancan. 1564an Jesusen Lagundian sartu zen. Gaztelako hainbat ikastetxetan filosofia irakasten aritu ondoren (1571-1580) Erromatik teologia irakastera joateko eskatu zioten. Gaixoturik Espainiara itzuli zen 1585ean. Alcalan (1585-1593) eta Salamancan (1593-1597) eman zituen beste 11 urte irakasle eta gero Coimbrara aldatu zen.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]29 liburuki utzi zituen idatzita. Horietan garrantzizkoenak Disputationes metaphisicæ (1597), Defensio fidei catolicæ (1613) De legibus (1616), eta De bello et Indis obrak dira. Bi gai nagusitan bil daitezke horietan aztertu zituen gaiak: filosofia eta teologia, eta zuzenbidea. Aristotelesi buruzko iruzkin zabal sakona da lehenengo obran egiten duena. Bigarren eta hirugarren liburu horietan estatuari eta erregetzari buruzko kristau ikuspegi berri bat eman zuen. Erregetzak Jainkotiko eskubiderik ez duela dio berak, eta pertsona guztiak duela bizi izateko, askatasunerako eta jabetza pribaturako eskubidea. Ideia horiei jarraituz, Amerikako lurraldeek Espainiaren eskubide berberak zituztela, eta ez enperadoreek eta ez Aita Santuak, ez zutela lurralde haiek mende hartzeko eskubiderik idatzi zuen De bello et Indis liburuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.